"BURTSA ZUZENA" BALORE ZERBITZUA
Gure bulego guztietan dauden ordenagailuek lotura zuzena dute Burtsarekin eta, horrela, unean-unean jakin ahal izango duzu Espainiako Burtsako edozein baloreren balioa. Hori dela eta, abantailaz eta eroso-eroso erosi edo saldu ahal izango duzu, une bakoitzean zuri komeni zaizuna zer den jakinda.
BEREHALAKO LIKIDEZIA
"BURTSA ZUZENA" Balore Zerbitzuak zure eragiketa guztien berehalako likidezia bermatzen dizu.
Salmenten zenbatekoa biharamunean erabili ahal izango duzu. Gainera, zure akzioak erosketa eragiketa egiten duzun egunean bertan egin ahal izango duzu.
INFORMAZIORIK OSOENA ETA ZEHAZTUENA
“BURTSA ZUZENA” zerbitzuarekin zure eragiketei buruzko informaziorik osoena izango duzu.
Jakinarazpenak, kapital zabalkuntzak, Batza Orokorreko Deialdiak, dibidendoen ordainketak, eta abarrekoak berehala eta xehetasun osoz jakin izango dituzu.
IKnet BIDEZKO BURTSA ZERBITZUA
Ipar Kutxaren edozein bezerok inberti dezake?
Ipar Kutxaren burtsa zerbitzua erabiltzeko, gure edozein bulegotara etorri behar da, zerbitzuan alta emateko, kontratua sinatzeko eta Ipar Kutxan balore-gordailuko kontu-korrontea irekitzeko, halakorik lehendik eduki ezean. Ipar Kutxa erakundeak baimena dauka zerbitzu hori espainiar estatu osoan eskaintzeko.
Zein bezerorentzat da egokia zerbitzua?
Normalean burtsan diharduten bezeroentzat da gomendarria zerbitzua, eta, bereziki, denbora errealean eragiketak egitea, merkatura zuzenean sartu ahal izatea eta burtsako informazioa balioesten dituzten lagunentzat.
Aginduak denbora errealean gauzatzen dira?
Etengabeko merkatuan erabiltzen diren balioak saldu edo erosteko aginduak behingoan gauzatuko dira, baldin eta agindu horietarako eskaintzarik badago merkatuan. Edonoiz kontsulta daiteke zertan den agindua, agindua osorik edo zatika gauzatu den edo eginkizun dagoen.
Zein informazio jaso dezaket?
Eragiketa egin baino lehen, saldu edo erosi nahi den baloreari buruzko informazioa eska daiteke, edo burtsa osoari buruzkoa.
Zein ordutegi dauka zerbitzuak?
Zerbitzua eguneko 24 orduetan erabil daiteke, urteko 365 egunetan. Burtsa irekita ez dagoenean egiten diren aginduak merkatua irekitakoan izango dute indarra, eta agindu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Halaber, balio-zorroaren eta sisteman sarturiko aginduen egoera kontsulta daiteke edonoiz. |