Ipar Kutxa

>> Kreditua.
>> ORDAINTZEKO ERAK.
VISA CLASSIC KREDITU TXARTELA:
  • Eraman beti aldean. Zure txartela erakutsi eta nahi duzun guztia erosi ahal izango duzu VISAri atxikitako saltokietan, dirua aldean eramateko beharrik izan gabe.


  • Gainera, dirua eskuratu ahal izango duzu, kreditu nahiz debituan, mundu zabalean dagoen VISA kutxazain-sarean. Gainera, bidaia-txartelak erosteko erabiltzen baduzu, istripu asegurua (CASER etxearekin hartutako asegurua) jasoko duzu.


  • Ondoen datorkizun eran ordain dezakezu aldi oro. Ordainketa bakarrean edo epe batzuetan, eroso-eroso. Horrez gain, erosketa jakin baten ordainketa geroratu ahal izango duzu gure zerbitzu honi esker.

     EROSKETA SISTEMA PERTSONALIZATUA

  • Bide eraginkorra, berritzailea eta malgua jarriko dugu zure esku zure VISA kreditu txartelaren bidez egiten dituzun erosketak finantzatzeko: erosketa bakoitzaren ordainketa pertsonalizatzeko aukera emango dizugu, zuri eroso-eroso gertatzeko.


  • Zeuk erabakiko duzu zenbat eta noiz ordaindu. Erosketa egin zenueneko saltokia eta zenbatekoa adierazi eta zure neurrira egindako finantzaketa era, 36 hilabetera bitartekoa, hautatu besterik ez duzu egin behar.


  • "Erosketa Sistema Pertsonalizatua" Ipar Kutxaren VISA kreditu txartelaren titularrentzako produktu esklusiboa da.
VISA ELECTRON DEBITU TXARTELA:
  • Ipar Kutxaren VISA ELECTRON debitu txartelaren bidez, zuk nahi duzun guztia erosi ahal izango duzu mundu zabalean VISAri atxikita dauden 8 milioitik gorako saltokietan, lasai eta eroso, horretarako dirurik aldean eraman behar izateke. Gainera, eskudirua lortu ahal izango duzu, bertan zein atzerrian, kutxazain sarea ere mundu osoan hedatuta baitago.


  • Zerbait erosi edo eskudirua ateratzen duzunean, zure kontuan edo libretan zordunduko da berehala, eta gastu guztiak atzeratu ahal izango dituzu inolako arazorik gabe.
GASOLIOKO HOBARI TXARTELA:

  • GASOLIOKO HOBARI TXARTELAren bidez, gasolioko kontsumoa (nekazaritzako makinak eta beroketako motor finkoak) ordaindu ahal izango duzu, eroso eta erraz, eta hobari bikaina lortuko duzu gasolioaren prezioan.


  • Gastu guztiak atzeratzeaz gain, noiz eta nola erabili duzun jakingo duzu.


  • Doan da zuretzat eta ez du inongo komisiorik.
LANBIDE ELKARGOENTZAKO TXARTEL BEREZIAK:

  • Behean adierazitako lanbide elkargo bateko kide direnek, aipatutako elkargoek lankidetza hitzarmena sinatu baitute Ipar Kutxarekin, abantaila gehigarriak dituen VISA TXARTEL ESKLUSIBOA erabili ahal izango dute.


  • Elkargo horietako bateko kidea bazara, galdeiguzu, interesatuko zaizu eta:

    - Bizkaiko Medikuen Elkargo Ofiziala.

    - Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofiziala.

    - Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala.
SALTOKIKO TERMINALA(ST):

  • Ipar Kutxak doan jarriko dizu ST bat saltokian, txartel bidezko salmentak eroso-eroso eta erraz faktura ditzazun.


  • Gainera, beharrezko ekipo guztiak jarri eta mantentzeaz arduratuko gara.


  • Informazio gehiago nahi baduzu, etorri edozein bulegoetara.