|
||
IPAR KUTXAK prestaturiko webgune honetan jasota dauden produktu eta zerbitzuek banku-zerbitzuei buruzko indarreko legedia betetzen dute, eta Espainiako Bankuaren eta Baloreen Merkatuko Nazio Batzordeak ikuskatu ditu. Ezartzeko diren legedi eta jurisdikzioa IPAR KUTXAK bezeroekin, webgune honetan bildutako produktu eta zerbitzuen bitartez, dituen harremanak Espainiako legedi eta jurisdikzioaren araberakoak dira. IPAR KUTXAREN bezero izateko jarraibideak Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta onartu du IPAR KUTXAKO bezero izateko eskabidea bidaltzeak edo webgune honetan jasotako edozein produktu edo zerbitzu eskatzeak ez dakartela, inola ere, IPAR KUTXAREKIN merkataritza-harremanetan hastea (IPAR KUTXAk, indarreko legediarekin batean, ezarritako betekizunak betetzen ez diren artean). Erabiltzaileak badaki webgune honetan jasotako produktu eta zerbitzuen oraingo eskaintza Espainian bizi edo Espainiatik kontratatu egiten duten lagunentzakoa baino ez dela, eta, beraz, webgunean erabilitako hizkuntza erabilita ere, Espainiaz beste herrialdeetako herritarrek ezin dute eskaintza hau baliatu. Betekizun hori ezinbestekoa da IPAR KUTXAREKIN merkataritza-harremanetan hasi baino lehen. Webguneko produktu edo zerbitzuen kontratatze-eskabidea bidaltzen badu Espainian bizi ez edo bertatik kontratatzea egiten duen inork, bere ardurapean egingo du, eta IPAR KUTXAK ez du inolako erantzukizunik izango egintza horrekiko. Erabiltzaileak aipatu betekizunak ez dituela jakin bezain laster, IPAR KUTXAk ukatu ahalko dio erabiltzaileari bezero izatea. Datuen tratamendua IPAR KUTXAk bermatzen du erabiltzaileak emaniko datu pertsonalak isilekoak izango direla eta automatikoki baliatuko direla datu pertsonalen babesari buruzko legediari eta datuen babesari buruzko ondoko klausula honi jarraiki: "15/1999 Lege Organikoak ezarritakoarekin batean, bezero/erabiltzaileari jakinarazi zaio bere datuak Kutxan dauden fitxategi automatikoetan jasota daudela. Orobat, jakinaraziko zaio Kutxak eskuratuko dituen bere datuak automatikoki baliatuko direla, honakoetan jasotako datu guztiak: weborrietan ibiltzean, kontua internetez baliatzean, kontsultak egitean, edozein zerbitzu edo produktu eskatu edo kontratatzean, edo edozein eragiketa egitean. Eta finantza-produktuak merkaturatzeko, kontratu-harremanari eusteko eta Kutxaren kudeaketarako baliatuko dira datuok, gure merkataritza-eskaintza bezeroaren ezaugarrietara egokitzeko asmotan. Datuak Kutxaren merkataritza eta teknika zerbitzuak erabiliko dituzte. Kontraturako ezinbesteko ez diren datuak baliatzeari uko egiteko eskubidea dauka bezero/erabiltzaileak, kontratu-harremanaz beste eginkizunetarako erabil ez dadin, eta kontratuaz landako kontuei gura duen erantzuna emateko eskumena dauka. Bezero/erabiltzaileari jakinarazi zaio, halaber, sartzeko, zuzentzeko, hutsaltzeko eta uko egiteko eskubideak dituela, indarreko legediak ezarri bezala, eta eskubide horiek baliatzeko, Kutxarekiko edozein komunikazio-bide erabiliz –alegia, gure bulegoetara joz, iknet@iparkutxa.com helbide elektronikoaren bidez, edo, oro har, normalean erabiltzen duen komunikazio-bidearen bitartez. Fitxategi automatikoaren arduraduna honakoa da: IPAR KUTXA RURAL, Kredituko S. Koop., Areatza kalea 4 – 48005 Bilbo; eta, bertara jo ahalko du bezeroak/erabiltzaileak idatziz, egoki iritziz gero. Bezero/erabiltzaileak onartzen du bere datuak utz diezazkiokeela, lehenengo paragrafoan aipatu helburuetarako soilik, IPAR KUTXA taldeko beste elkarteei, Kutxa partaide duten elkarteei edo Kutxak lankidetza hitzarmenak sinatzen dituenei. Halaber, bezero/erabiltzaileak onartzen du Kutxak edo haren baltzu filial edo partaidetuek informazioa bidaltzea merkatuan dituzten ondasun edo zerbitzuez. Bezero/erabiltzaileak onartzen du bere datuak erabil edo laga daitezkeela paragrafo honetan adierazitako moduan, eta erabaki hori beti hutsal daiteke, atzeraeraginik ekarri gabe, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. eta 11. artikuluei jarraiki.". Ingurune segurua Eragiketa-orrietara, bertan IPAR KUTXAren produktu edo zerbitzuak kontratatzeko erabiltzen direnetara, sartzea ingurune seguruan egiten da. Bezeroak egiazta dezake ingurune seguruan dagoenetz, egoeraren beheko lerroan ageri den zarrapoa itxita ikusiz. IPAR KUTXAK webgune honetan eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuak on-line eskatu eta kontratatu ahalko dituzte bezeroek, Kutxak emaniko kode eta isileko zenbakien bitartez, bezeroak identifikatu ahal izateko eta eragiketen segurtasun eta isilekotasuna bermatzeko. Jabetza intelektual eta industriala Webgunearen eduki eta diseinu grafikoen jabetza intelektuala eta kodeen titulartasuna Kutxarenak dira, eta, hortaz, erreproduzitzea, zabaltzea, eta jendaurrean komunikatzea debekaturik daude, baldin eta norberak erabiltzeko ez bada. Webgunearen edukia eta estekak IPAR KUTXAK, webguneetan, egiten dituen jarduera, produktu eta zerbitzu sorten gaineko argibideak eskaintzen ditu, eta argibide horiek aurkezpen modukotzat jo behar dira. IPAR KUTXAK ez ditu bere gain hartuko bere inprimaki idatzien eta webgunean argitaraturiko horien bertsio elektrikoaren arteko gorabeherak. IPAR KUTXAK beretzat gordetzen du webgunean jasotako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea, eta delako informazioa eskuratzea mugatu edo galaraz dezake. IPAR KUTXAK ez ditu bere gain hartuko webgunearen edukiak txarto erabiliz gero, eta bertara sartzen edo webgunea erabiltzen dutenak izango dira arduradun bakarrak. IPAR KUTXAK ez du bere gain erantzukizunik hartuko besteren webguneetan IPAR KUTXAREN webguneko esteka edo bilatzaileez eskura daitekeen webguneetako informazioagatik. IPAR KUTXAN estekak egoteak informazio gehiago eskuratzea du xede bakar, eta, hartara, ez dakar horiei buruzko inolako iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik ere. Informazioa trukatu eta zabaltzea IPAR KUTXAK ez du bere gain hartuko bere webguneen bitartez erabiltzaileek truka litzaketen informazioen ondorioak. Webguneetan zabaldutako adierazpenen erantzukizuna adierazpen horiek egileek baino ez dute. Ezaugarri teknikoei buruzko informazioa IPAR KUTXAK ez ditu bere gain hartuko ez sor litezkeen interferentzia, hutsune, eten, informatika-birus, telefono-matxura edo sistema elektroniko honen jarduneko deskonexioek eragin litzaketen kalte edo okerrak, Kutxaz kanpokoek eraginez gero, ez telefono-lineetako akats edo gainkargek edo Kutxaren Datuak Prozesatzeko Zentroaren gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoak, Interneten edo bestelako sistema elektronikotan, ez eta bestek, Kutxaren mendeko ez diren esku-hartze ezbidezkoek sor litzaketen kalteak. Halaber, Kutxak ez du inolako erantzukizunik izango Kutxaz beste berri-emaileek emaniko informazioen akats, arazo edo hutsuneek erabiltzaileari ekar diezaioketen kalte eta eragozpenetan. |