Ipar Kutxa

>> Aurrezkia.
>> IZARPENSION BANAKO AURREIKUSPEN SISTEMA.
IZARPENSION BGAE borondatezko aurrezte-formula da, eta bere bitartez kapital batzuk sortzen dira Gizarte Segurantzarekiko osagarri eta independenteak diren hainbat prestaziori estaldura ematen diotenak, abantaila fiskal handienak dituelarik.

IZARPENSION BGAE-n zeure etorkizunean pentsatzen dugu, eta badakigu pertsona bakoitza ezberdina dela; horregatik, lau plan dauzkagu, zeuk zeure inbertitzaile sen eta zeure adinari ongien egokitzen zaiona aukera dezazun. Zure eskura jartzen dugu batik bat burtsan inbertitzen duen plan batetik, %100ean errenta finkokoa den beste batera arte.

EZAUGARRIAK PLAN MOTAK ZERGA ARLOA HAINBAT DATU
  > EZAUGARRIAK: IREKIERA, TRANSFERENTZIAK ETA ERRESKATEAK.
Zeuk Ipar Kutxaren edozein sukurtsaletan ireki dezakezu zure IZARPENSION BGAE, hasierako gutxieneko 360,61 euroko ekarpenarekin, zuk nahi duzun plana. Guztia errazagoa izan dadin, ekarpenen aldizkakotasuna eta gehien komeni zaizun edo zaizkizun plana hauta ditzakezu, gutxieneko 30,05 euroko zenbatekoarekin, eta nahi dituzun aparteko ekarpen guztiak egiteko aukera izango duzu, gure banka elektroniko CRVnet-en bidez eragiketak egin ahal izateko erosotasun osoz.

Era berean, nahi dituzun transferentzia guztiak egin ahal izango dituzu eskura dauzkazun planen artean, erabateko edo 1.000 eurotik gorako zenbatekoetan egin ditzakezularik, une bakoitzean zure inbertitzaile sen eta adinari ongien egokitzen zaion konposaketa aukeratuz. Hau guztia inolako gastu, komisio eta kostu fiskalik gabe.

IZARPENSION BGAE-ren prestazioa eska dezakezu kontingentzia hauetakoren bat gertatzen bada:

• Gaixotasun larria.
• Epe luzeko langabezia.
• Heriotza.
• Erretiroa.
• Ezintasuna.

Prestazioak horrela egin ahal izango dira:

• Kapital moduan (ikus zerga-arlo atala).
• Errenta moduan (ikus zerga-arlo atala).
• Bi aukera hauek konbinatuta (ikus zerga-arlo atala).

Gainera, zure IZARPENSION BGAE 10 urte igarota erreskata dezakezu.
Erreskateak horrela egin ahal izango dira:

• Erreskate osoa.
• Erreskate partziala.

  > PLAN MOTAK.

IZARPENSION RENTA *

• %100 ERRENTA FINKOA.
• Burtsa-merkatuei lotu gabeko errentagarritasuna.
• Administrazio, kudeaketa eta zaintza komisioa: ondarearen gaineko %0,60.

IZARPENSION 25 *

• %75 ERRENTA FINKOA - %25 ERRENTA ALDAKORRA.
• Burtsa-merkatuei gutxi lotutako errentagarritasuna, soilik epe motzera nabarituko diren gorabeherak.
• Administrazio, kudeaketa eta zaintza komisioa: ondarearen gaineko %1,30.

IZARPENSION 50*

• %50 ERRENTA FINKOA - %50 ERRENTA ALDAKORRA.
• Errenta aldakorraren bilakaeraren araberako eboluzioa. Gorabeherak epe motz eta ertainera.
• Administrazio, kudeaketa eta zaintza komisioa: ondarearen gaineko %1,50.

IZARPENSION 75*

• %25 ERRENTA FINKOA - %75 ERRENTA ALDAKORRA.
• Gorabehera handiei lotua, epe luzera errentagarritasun interesgarriak lortzeko aukera.
• Administrazio, kudeaketa eta zaintza komisioa: ondarearen gaineko %1,50.

• Planaren inbertitzaile bokazioa Errenta Finko eta Errenta Aldakor aktiboetan, merkatuen egoera eta bere eboluzioaren arabera %10 hazi edo %50 gutxitu daitezkeelarik. Portzentaje hauek ondasun higiezinen inbertsioa gainditzen duten karteren zenbatekoari aplikatuko zaizkio.

  > ZERGA-ARLOA.
Hurrengo PFEZ aitorpenetan gutxiago ordainduko duzu, bazkideak IZARPENSION BGAE-ri egindako urteroko ekarpenen batuketak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarri orokorra gutxituko baitu, indarrean den legeak ezarritako mugen barruan.

SUPOSAMENDU OROKORRA: (2006. URTEAN urtean Borondatezko Gizarte-aurreikuspeneko Erakundeari eta Pentsio-planei egindako zergapeko diru-ekarpenak).
DIRU-EKARPENA NORK EGITEN DUEN MURRIZTAPEN - MUGA BIZKAIA ARABA ETA GIPUZKOA ZERGA - OINARRIA NORK GUTXITZEN DUEN
Planaren titularra * 52 urtetik beherakoa bada. 8.000 € 8.000 € Planaren titularrak
* 52 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa bada. 8.000 € + 1.250 € 52 urtetik gorako urte bakoitzeko. 8.000 € + 1.250 € 52 urtetik gorako urte bakoitzeko.
* 65 urtetik gorakoa bada 24.250 € 24.250 €
Planaren titularrak lan egiten duen enpresak.

Betekizuna:Enpresak “kide babesle edo sustatzaile” izan behar du eta titularrari egotzi behar dio.
Enpresak titularrak berak ordaintzen duen BESTE ordain dezake.
Planaren titularrak
Planaren titularraren ezkontideak edo izatezko bikoteak.

Betekizuna: Titularrak ez izatea zergaren zerga-oinarria orokorra osatzeko 8.000 eurotik gorako errentarik.
Oharra: Ekarpen-muga ez da ezkontidearen edo izatezko bikotearen adinaren ez ekarpena egiten duenaren adinaren araberakoa. 2.400 € 2.400 € Planaren titularraren ezkontideak edo izatezko bikoteak.
(Hots: diru-ekarpena egiten duenak).

OHARRA: Txikipen horiek baliatzeak ezin eman dezake Zerga Oinarri Likidagarri negatiboa.

Ekitaldian zehar egin baina Zerga Oinarri Orokorrean kendu ez diren ekarpenak, dela hura nahikoa ez delako, dela goian aipatutako mugak gainditzen dituztelako, hurrengo bost ekitaldietarainoko PFEZen aitorpenetan kendu ahalko ditu, baina horretarakoa interesatuak aldez aurretik eskatu behar du..

Ekitaldiari berari dagozkion ekarpenak eta aurreko ekitaldietan ezin kendu izan diren ekarpenak batzen direnean, lehendabizi aurreko urteetakoak kenduko dira.

PERTSONA EZINDUENTZAKO SUPOSAMENDU BEREZIA
DIRU-EKARPENA NORK EGITEN DUEN MURRIZTAPEN - MUGA BIZKAIA ARABA ETA GIPUZKOA ZERGA - OINARRIA NORK GUTXITZEN DUEN
Planaren titularrak berak, ezindua bada * Con discapacidad igual o superior al 65% o declaración judicial. 24.250 € 24.250 € Planaren titularrak.
(ezindua)
Titular ezinduaren odol - ahaidetasunezko hirugarren mailara arteko senideak, ezkontideak / izatezko bikoteak, edo tutoreak 8.000 € 8.000 € 8.000 € Pertsona ezinduaren senideak (odol - ahaidetasunezko hirugarren mailara arte) ezkontideak /izatezko bikoteak edo tutoreak.
(Hots: diru-ekarpena egiten duenak).
OHARRA: Titular ezinduak berak egindako diru-ekarpenak gehi bere senideak, ezkontideak / izatezko bikoteak edo tutoreak bere alde egindakoak ezin dira kopuru hauek baino handiagoak izan:
24.250 € 24.250 € OHARRA: Prestazioak errentan jaso beharko dira.
  > PRESTAZIOAK ETA BERRESKURAPENAK.
IZARPENSION BGAE-ren prestazioak eta berreskurapenak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari daude atxikita Norberaren Lanaren Etekin gisa, eta atxikipena egin behar zaie.

1. Kapital eta berreskurapen erako prestazioak

Prestazioen %100 sartuko da Zerga Oinarri Orokorrean, hurrengo balizko hauetan izan ezik, orduan %60 sartuko baita:
    1. Jasotzen den lehenengo prestazioa edo berreskurapena.

    Prestazioen kasuan %60 aplikatzeko, lehenengo ekarpenetik urte bi baino gehiago igaro izana exijituko da. Ez da epe hori eskatuko elbarritasun-kasuetan.

    Lehenengo prestaziotzat edo berreskurapentzat ekitaldi bakar batean gorabehera beragatik jasotako kopuru guztien batura ulertuko da. Arau bera aplikatuko da hurrengo prestazio eta berreskurapenetan.



    2. Gorabehera beragatik jasotako azken kopurutik bost urte igaro ondoren jasotako kopuruak, ordaindutako ekarpenek aldizkakotasun eta erregulartasun nahikoak atxiki badituzte.

    Ekarpenek aldizkakotasun eta erregulartasun nahikoak atxiki dituztela ulertuko da, baldin eta haien batez besteko iraunaldia jasotze-eguna eta lehenengo ekarpenaren eguna bitartean igarotako epearen erdia baino handiagoa bada.

    Iraunaldiaren batez besteko epea kalkulu honen emaitza da: ekarpenak bakoitza bere iraunaldiaz biderkatzearen emaitzen batura, ordaindutako ekarpen guztien baturaz zatitu.

2. Errenta erako ekarpenak.

%100 sartzen dira Zerga Oinarri Orokorrean.


3. Kapital – errenta erako prestazioak.

Zati bakoitzari bere araudia aplikatuko zaio.

Prestazioen fiskalitatea berdina da, bai haiek jasotzen dituena bazkidea izanda, bai haren onuradun den hirugarren pertsona bat bada. Ondorioz, bazkidea hil denean, onuradunek jasotako prestazioak ez daude Ondorengotza eta Dohaintzen gaineko Zergari atxikita.

Kapital eran jasotzen denean, atxikipena kalkulatzerakoan zergapean dagoen zenbatekoa besterik ez da kontuan hartuko.


4. %65eko minusbaliotasuna edo handiagoa dutenen alde eratutako BGAE-ren prestazioak edo epaiadierazpena.

Prestazioak errenta eran jasoko dira, kapital eran jaso ahal izango den hurrengo kasuetan izan ezik:

• Gorabehera gertatzean balioetsitako saldoa urteko gutxienezko lanbidearteko soldataren bi halako zenbatekoa baino txikiagoa bada.


• Onuradun elbarria ezintasun handiaren batek erasan duelarik, hirugarren pertsonen urgazpena behar du

Prestazioa errenta eran jasotzen bada, lanbidearteko soldataren halako birainoko gutxipena egiteko eskubidea izango du.

Prestazioa kapital eran jasotzen bada, 1 kapital eta berreskurapen erako prestazioak puntuan adierazten denaren arabera ordainduko du zerga.


LEKUALDAKETAK

Ez dago fiskalitaterik BGAEn arteko lekualdaketetan.


ONDAREAREN GAINEKO ZERGA

Bazkidearen saldo balioetsia (eskubide bateratuak) salbuetsita dago Ondarearen gaineko Zergan.

  > HAINBAT DATU.
Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko gure entitatea sakonago ezagutzeko, zure eskuetan jartzen dugu Estatutuak, Araudiak, Memoria eta urteko kontuak... eta hainbat konturen gaineko informazioa.

Nahi baduzu, gure profesionalek informazioa emango dizute eta zure borondatezko gizarte-aurreikuspen entitatetik IZARPENSION BGAE-rako eskualdaketa tramitatuko dizute.

Zatoz Ipar Kutxaren edozein bulegora gure lantalde profesionalak IZARPENSION BGAE-ren gainean, edo interesgarri zaizun beste edozein produktu edo finantza-zerbitzuren gainean informa eta aholka zaitza.